Ideia bat sortzen den aldiro, adi entzunez nola gauzatu bilatzen dut. Batzuetan margoa izan daiteke, bertzetan aldiz grabatu, eskultura, marrazkia. Gauza ezberdinak matte dittut eta egitea da plazerra. Hemen daude youtubeko link pare bat. Elkar lanean egindako laburmetrai bat da bi zatitan banatuta dagoena . Nik ahotsa sartzen parte hartzeko zorte izan nuen.
Aspaldidanik egiten dittudan gauzak erakutsi nahi izan dittut, ...baina ez naiz sekulan ausartu. "lotsagabetzen ari ote naiz?" izan zittekeen nere buruan dantzan dabilen galdera... baina ezta hala, "zergatik ez?" baizik. beraz, hortxe dittuzue nere "oxigeno burbuilak" ikusi nahi dittuenarentzat.
Arte ederretako ikasketak egin nituen, teknika ezberdinak ikasteko bide laburrena izan zitekeela uste nuelako.
Edozein ideia gauzatzeko gai izan nahi nuke.
Eta ideia horiek gauzatzeko, betidanik, ahal dudana egiten dut mundu ero hontan.